Zer da lek?
.: Aurkezpena | Misioa | Antolaketa | kirol eskaintza | Partaidetza datuak | Finantziaketa | Erronkak |
Zer da ESKOLA KIROLA?

Eragile ezberdinen elkarlanean oinarritzen den egitasmoa.
Eragile antolatzaileak:

  • Foru Aldundia: 14/1998 kirol Legearen arabera, berari dagokio Eskola-Kirolaren arloko arauak garatzea eta udaletxeen lankidetzarekin batera.
  • Udaletxeari dagokio Foru Aldundiak onartutako Eskola-Kirol programak burutzea haiekin koordinatuta jokatuz.
  • Ikastetxeko zuzendaritza eta guraso elkarteari dagokio Eskola-Kirola
    sustatu eta garatzea bere ikastetxean.
    Eragile aktiboak:
  • Koordinatzaileari dagozkio eguneroko antolaketa eta koordinazio lanak.
  • Monitoreari dagokio haurraren irakaskuntza / formakuntza lana.
  • Haurra da egitasmo honen muina.
  • Gurasoari dagokio haurra Eskola-Kirolera bideratzea eta motibatzea.
  • Eragile laguntzaileak:
  • Kirol elkarteari dagokio irakaskuntzan eta teknifikazioan laguntzea

Eskola-Kirolaren bilakaera Leintz bailaran:

 
  • Arrasatek-Aramaiok batetik eta Aretxabaletak-Eskoriatzak bestetik, 1990-1991 ikasturtean abian jarri zituzten Eskola Kirol Proiektuak.
  • 2003-2004 ikasturtean egin zen proiektu bien arteko lehen hurbilketa.
  • 2004-2005 ikasturtean LEINTZ ESKOLA KIROLA eratu da.

LEINTZ ESKOLA KIROLA bailarako ikastetxe eta udal guztiek elkarlanean
garatzen duten proiektu bakarra. 2 Foru Aldundi, 5 udaletxe eta 8 ikastetxeak
biltzen dituen egitasmoa. Bailara honetako kirol sistemaren oinarria
.


Parte hartzen duten Udalak:

> Leintz-Gatzagako udala
> Eskoriatzako udala
> Aretxabaletako udala
> Arrasateko udala
> Aramaioko udala

Parte hartzen duten ikastetxeak:
> Luis Ezeiza Herri Eskola
> Kurtzebarri L.H. Herri Eskola
> Arizmendi Ikastola
> Arrasate Herri Eskola
> Mesedeetako Andra Mari ikastetxea
> Aramaiko San Martin Herri Eskola
> Kurtzebarri B.H.I.
> Arrasate B.H. Institutoa


Parte hartzen duten Foru Aldundiak:
> Gipuzkoako Foru Aldundia
> Arabako Foru Aldundia

 
.: Leintz Eskola kirola | tel.: 943 71 20 33 | kontaktua | © adox diseinua 06..
web mapa kontaktua Hasiera
web mapa kontaktua Hasiera