Zer da lek?
.: Aurkezpena | Misioa | Antolaketa | kirol eskaintza | Partaidetza datuak | Erronkak |

MISIOA

Egitasmo honen xedea, 6 urtetik 14 urte bitarteko neska-mutil guztiei egokitutako kirol eskaintza antolatzea da. Misioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gure bailarako haurren GARAPEN INTEGRALAren alde lan egitea izango da. Garatu beharreko esparruak honela sailkatzen ditugu:

  • OSASUNA
    > Ezaugarri MORFOFUNTZIONALEN garapena; giharren garapena, hezur dentsitatea, nerbio-sistema, odola,
    giltzadurak, telomerasa, diabetea, kolesterola, gizentasuna (sedentarismoa), gaisotasun arriskua,... / Oinarrizko Ezaugarri Fisikoen garapena: indarra, abiadura, erresistentzia eta malgutasuna / koordinazioa, oreka, erritmoa, trebetasuna,...

  • HEZIKETA
    > Balore, ohitura eta jarrera egokien garapena; arduratsuago egin, autokontrola, esfortzu kultura, hobetze sena,autodisiplina, talde lana, solidaritatea,...

  • Garapen PSIKO-SOZIALA
    > Haurraren gizarteratzea eta nortasunaren garapena; autoestimua, tentsioen askatzea, erabakiak hartzea, beldur eta depresioen gutxiaraztea, eskola errendimenduaren hobetzea,...

  • KIROL HASTAPENA
    > Eskola Kirola gure kirol sistemaren oinarria den neurrian, bertan egindako lanak berebiziko garrantzia izango
    duela etorkizuneko kirol errendimenduan.

  • EUSKARAREN NORMALKUNTZA
    > Hezkuntza arloaren jarraipen natural bezala, Eskola-Kirol esparruan ere EUSKARA izatea komunikazio hizkuntza normala.
 
 
.: Leintz Eskola kirola | tel.: 943 71 20 33 | kontaktua | © adox diseinua 06..
web mapa kontaktua Hasiera
web mapa kontaktua Hasiera