SANTAMASETAKO XXXI.KROSA, Abenduak 14
Kaixo guztioi,
Aurten ere Santamesetako krosa antolatu da, abenduaren 14an izango da.
Izen emateak Arrasateko udaletxe azpian egingo dira.
Animatu eta parte hartu!
krosa-2008-haurreentzako.ppt
GORLA MENDIRA IRTEERA, IGANDEA 14
Kaixo lagunok!
Oraingoan gure gertu dauden 2 herrietatik egingo dugu irteera. Autobusez joango gara Bergarara eta bertatik Gorla mendira iritsiko gara. Bertan, hamarretakoa egingo dugu eta ondoren pistatik Antzuolako Uzarraga auzora joango gara. Hantxe, autobusa hartu eta etxeruntz habiatuko gara.
Eguraldi ona eta egun on bat pasako dugulakoan, laister arte!
3.irteera_Bergara-Antzuola.doc
CAPOEIRA IKASTAROA
Azaroaren 29an hasita, zapatu arratsaldetan, CAPOEIRA IKASTAROA EGITEKO AUKERA IZANGO DUTE, LH 3tik DBH 2. mailararteko ikasleek. Ikastaroak urtarrilaren 31rarte iraungo du.
Ikastaro ordutegia:
Eskoriatzan, pilotalekuko gimnasioan, 15:00-16:00
Arrasaten, Musakola kiroldegiko gimnasioan, 17:00-18:00
Izena emateko azken eguna azaroaren 28a: lek@athlon.es edo Eskola kiroleko koordinatzaileek banatutako eskuorrietan.
LEINTZ ESKOLA KIROLEKO EKINTZEI HASIERA EMAN DIEGU
Kaixo lagunok,
Leintz Eskola Kiroleko ekintzak irailaren 29tik daude martxan.
Astero partiden ordutegiak ikusgai izango dituzue "Asteburuko Partidak" atalean.
ANIMO!!
UDALEKUAK 2008 ENTRAMBASAGUAS (Kantabria)
Kaixo lagunok!
Dagoeneko oporretan ditugu Leintz Eskola Kiroleko ikasleak. Dakizutenez, aurten, astebeteko oporrak izango dira, uztailaren 7tik 13ra, eta hauek Kantabriako Entrambasaguas herrian igaroko dituzte. Egun hauetan zein ondo pasatzen duten jarraitzea nahi baduzue, egunero egiten dutena ikusteko aukera izango duzue ondoren luzatzen dugun agendan. Egunez egun kontatuko baitizuegu hauen gertakizunak!!!
Konekta zaitezte ba gurekin eta bidaliezue mezurenbat nahi izanez gero lek@athlon.es helbidearen bitartez.
Eskerrik asko!!
LEHEN_EGUNA_UZTAILAK_7.doc
BIGARREN_EGUNA_UZTAILAK_8.doc
HIRUGARREN_EGUNA_UZTAILAK_9.doc
LAUGARREN_EGUNA_UZTAILAK_10.doc
BOSTGARREN_EGUNA_UZTAILAK_11.doc
SEIGARREN_EGUNA_UZTAILAK_12.doc
ZAZPIGARREN_EGUNA_UZTAILAK_13.doc
ARGAZKIAK.pdf
OHARRA: Argazki gehiago orrialde honetan ezkerraldean duzuen "begira" klikatuz aurkituko dituzue.