LEINTZ ESKOLA KIROLEKO "AZKEN JAIA"
Zapatu honetan, maiatzaren 29an, "Azken jaia" ospatuko dugu Leintz Eskola Kiroleko aurtengo programaren amaiera gisa. Beraz, astean zeharreko saioak aste honetan amaituko dira, maiatzaren 28a ostirala azkenengo eguna delarik.
Aurten Arrasaten antolatuko dugu "Azken jaia" eta ondorengo egitaraua izango dugu:
AZKEN_JAIA_EGITARAUA.pdf
Animatu gurekin partehartzera!!!!
Ondo pasa eta kirola egiten jarraitu!!
3X3 SASKIBALOIA TXAPELKETA
Maiatzaren 22an, 3x3 saskibaloi txapelketa antolatuko du Leintz Eskola Kirolak, Arrasateko Ointxe saskibaloi elkartekoekin batera.
Ekintza honetan, LH 4. mailatik DBH 2. mailararteko ikasleek hartuko dute parte. Guztira 101 taldek eman dute izena, hauek mistoak, neskenak edota mutilenak direlarik, benjamin, alebin eta infantil mailatan.
Jarraian partidetako kartela luzatzen dizuegu, hasiera orduak eta pistak zehaztuta daudelarik.
Mila esker parte hartzen duzutenoi, animo eta oso ondo pasau!
3x3_saskibaloia_partiden_kartelak__maiatzak_22.doc
LEKeko WEB GUNEA MARTXAN
Kaixo lagunak,
Berriro ere zuekin gaude LEKeko web gunea martxan dugula, aurrerantzean informazio zuzena jasotzeko aukera izango duzue bertako ataletan. Astero partiden kartelak ikusteko aukera ere izango duzuelarik. Eskerrik asko eta ondo pasa kirola egiten!
Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileak